Aurten ere Oporrak Bakean programa jarri dute martxan. Udalak herritarrak animatu nahi ditu udan, uztaila eta abuztuan, Saharako haur bat etxean hartzeko. Helburua da haurrek Saharatik kanpoko errealitate eta kulturak ezagutzea; eta uda basamortuko bizi baldintza gogorretatik kanpo ematea hilabete pare batez. Honekin lotuta bilera izango da maiatzaren 28an programa honi buruzko informazioa emateko. Maiatzaren 19tik 30era Saharari buruzko erakusketa izango da Biterin. Izena emateko azken eguna maiatzaren 30a izango da. Telefonoa: 943 3370 17 edo 943 33 68 02.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!