Udal aurrekontuak eta proiektuak, Hip-Hop eguna eta Txalaparta festa aztergai gaur Hernani Konektion irratsaioan

Kronika - Erredakzioa 2008ko maiatzaren 15a

Hernani Konektion irratsaioa izango da gaur Molotoff Irratian eta bertan Marian Beitialarrangoitia alkatea elkarrizketatuko dute Udal aurrekontuen eta udal proiektuen inguruan. Horrez gain, asteburuan izango den Hip-Hop egunaz eta Txalaparta Festaz ere hitz egingo dute. Herriko kontuen agendarekin emango diote errematea irratsaioari. Gaur, gaueko 21:00etatik 22:00etara. Bihar errepikapena emango dute, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!