‘Hernanialdeko Nafartarrek’ Ausa Gaztelura irteera igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 15a, 02:00

Asmoa da aldarrikatzea Erdi Aroan Nafarroak Euskal Herri osoa hartzen zuela.

AUSA gaztelura joateko plana egin du Hernanialdeko Nafartarrak taldeak, iganderako. Zita goizeko 10:00etan egin dute Larraitzen. Hernaniko jendeaz gain, Gipuzkoa osoko jendea bilduko da. Iaz esate baterako, ehun lagun inguru bildu ziren. Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, «asmoa da aldarrikatzea Erdi Aroan Nafarroa Euskal Herri osoan zabaltzen zela eta gogoratzea Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zuela».

Ekitaldia eta bazkaria
Zita goizeko 10:00etan egin dute Larraitzen eta handik Ausa Gaztelura abiatuko dira. «Zaldibi eta Abaltzisketa artean, Aralar mendilerroan, 1.000 metrotara dagoen nafar gaztelura. Bere zeregina zera zen, garai hartan kostako bidea zena eta eskualdeko aktibitate ekonomikoa zaintzea» azaldu dute. Goizeko 11:30ak aldera tontorrean bilduko dira eta segidan ekitaldia egiteko asmoa dute: txistuarekin Nafarroako Gorteen ereserkia joko dute, komunikatua irakurriko dute eta bertso pare bat abestuko dituzte. Eguerdiko 13:30etan Larraitzen bilduko dira berriro ere, bertako tabernan tragoska bat hartzeko. Segidan mahai inguruan bilduko dira bazkaltzeko. Jakinarazi dutenez, bazkaritarako izena eman behar da eta gaur da azken eguna. Horretarako 607 111 202 telefonora deitu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!