Joan den igandean maratoia jokatu zen Gasteizen eta Espainiako Txapelketa ere bazenean CD Hernaniko bi korrikalarik marka onak lortu zituzten. 35-39 urte artean Asier Larrañaga hernaniarra Txapeldun gelditu da gizonezkoetan, 2 ordu 28 minuturekin (3:31 kilometroko), maratoiko sailkapenean laugarren eta bere marka onenetik minutu bakarrera. Idoia Esnaola, berriz, emakumezkoetan gelditu da txapeldun 35-39 urte artekoetan. Bere denbora 3 ordu 55 minutu eta 54 segundukoa izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!