Unai Alvarez txapeldun GRAVN txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 14a, 02:00

Hernaniko hiru pelotarik zituzten GRAVN txapelketako finalak trinketean asteburuan, eta txapel bat Hernanira ekartzea lortu dute Iruñatik. Unai Alvarezek 40-16 irabazi zion Mikel Gonzalez bizkaitarrari, eta argi utzi zuen modalitate honetan onena dela. Bere hurrengo helburua irailean Kuban jokatuko den Munduko Kopa izango du. Eñaut Esnaolak ere finala jokatu zuen, 22 urtez azpikoetan. Txapelketa dotorea egin du hernaniarrak, baina finalean gehiago izan zen Sanesteban pelotari nafarra eta 40-9 irabazi zion. Esnaolak sari eder bat lortu du hala ere, azaroan Argentinan jokatuko diren 22 urtez azpikoetako Munduko Txapelketarako entrenatzeko aukeratua izan baita. Hirugarren finala Irati Ugaldek jokatu du, paleta goman, Anoetako Aburuza lagun zuela. Justu-justu, baina galdu egin zuten 30-29, Arabako bikotearen aurka. Ugalde maila oso onean ari da pelotan, eta kadetea izan arren, jubenil mailako finalera iritsi da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!