Bihar San Isidro Eguna, festa izango da Tilosetan. Goizean meza izango da San Joan Bataiatzailea Parrokian eta eguerdiko 12:00ak inguruan hasiko da Tilosetako festa. Bertan pelotariak, bertsolariak eta harri jasotzaileak izango dira eta pintxoa janaz, sagardo trago bat egiteko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!