Iturendik Mendaur igo eta Arantzara jaisteko plana hurrengo astebururako

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 15a, 02:00

Asteburu honetan gaztetxoentzat eta hurrengoan helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Helduak Iturendik abiatu eta Mendaur mendia igoko dute (1.131 metro), Arantzara jaisteko. Maiatzaren 25ean izango da irteera, eta maiatzaren 22a baino lehen eman behar da izena. Prezioak: bazkideek 11 euro eta bazkide ez direnek 14 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!