EAk bi eskabadoren aurkako erasoa salatu eta AHTaren egitasmoari babesa azaldu dio

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 14a, 02:00

«Berriz ere ETA euskal gizartearen kontra» jarri dela adierazi du.

Eusko Alkartasuna alderdiak salatu egin du astelehen goizaldean bariante berria egiten ari diren bi eskabadoren kontra izandako erasoa, eta Abiadura Haundiko Trenaren proiektuari babesa azaldu dio, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Erasoa jasan duen enpresa da AHTko obrak egingo dituenetako bat eta dirudienez horregatik jasan du erasoa. Honela dio EAren oharrak: «ETA berriro agertu da, oraingoan AHTaren obrekin harremana duen enpresa baten kontra bi bonba jarriz. Berriz ere ETA erakunde sozialfaxista eta Euskal Herriaren etsaia, euskal gizartearen kontra jarri da, bere ideia totalitarioak indarrez inposatu nahian». Hernaniko EAk gogor kritikatu du «ETA erakunde terroristaren ekintza berri hau» eta aldi berean «AHT bezalako azpiegitura bati» babes publikoa azaldu dio, «beharrezkoa baita euskal gizartearen garapena eta aurrerapena lortzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!