Donostiako Piraten musika lehiaketan finalaurrekoetara iritsi da ‘Malo’ taldea

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 14a, 02:00

Donostiako Piratak taldeak bigarren musika lehiaketa antolatu du eta dagoeneko eman du jakitera zein 6 talde pasa diren finalaurrekoetara. Hernaniko Malo taldea da finalaurrekoetara pasa denetako bat eta berekin batean Donostiako Krilin eta Yaw, Errenteriako Trigger Travis, Zarauzko Mantisa eta Bergarako Emon taldeak pasa dira. Bi finalaurreko izango dira finalistak aukeratzeko, bihar osteguna bata, eta maiatzaren 22an bestea.

Malo, bihar Dokan
Bihar, maiatzak 15, izango da finalaurreko lehenengo kontzertua, Doka Donostiako Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Bertan, Malo, Krilin eta Yaw taldeek emango dute kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!