Gipuzkoako Pelota Federazioak Arrasate kanporatu egin du Herri Arteko Pelota Txapelketatik eta Hernaniko taldea final laurdenetara sailkatu da, Arrasateko partiduak jokatu gabe. Dirudienez, Arrasateko taldeak aurkeztu gabe dauka jokalari kadete baten errolda agiria, eta Txapelketa hasi aurretik delegatuak aurkeztuak behar zuen dokumentazio guztia federazioan. Hernaniarrek 2-1 irabazi zioten Arrasateri Hernanin eta kanporaketa parekatua espero zen bihar Arrasaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!