Goiz Eguzki jubilatu etxeak irteera antolatu du maiatzaren 24rako. Goizeko 08:00etan abiatu eta Castejonera joango dira autobusean, eta Bardeak eta ingurua bisitatuko dituzte. Castejonen bazkaldu, dantzan ibili eta bueltatuko dira Hernanira. Izen ematea gaur irekiko da, 16:00etan, Goiz Eguzkin. Prezioa: 30 euro. Ondorenean, Gandiarako bidaia aurkeztuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!