Hernani finalera, Irun egurtuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 13a, 02:00

Hernani Euskal Kopa ari da jokatzen eta finalerako txartela lortu zuen joan den larunbatean Irunen, etxeko taldeari 0-67 egur latza emanda. Hernaniarrak jokalari justu xamarrekin ari dira Euskal Kopa jokatzen, baina aldea haundia da taldeen artean eta ez zuten arazorik izan Irun menperatzeko. Hala ere, partidu hasiera narrats xamarra izan zen, eta hernaniarrei kosta egin zitzaien zentratzea, baina behin beren jokoa egiten hasi zirenean, zulo haundia ireki zuten.

Finala Getxoren aurka
Finalean Getxo izango dute aurrean, kontrario gogorra. Eguna zehaztua dago, maiatzaren 23a, baina zelaia oraindik ez da segurua. Finala izaki, zelai neutro batean jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!