Haurren aurreskurako izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 15a, 02:00

San Joanetan haurren aurreskua izaten da eta maiatzaren 19an hasiko dira entsaioak, astelehenean. Interesatuta dauden guztiek Biterin eman behar dute izena. Beharrezkoa da haurrek aurten 5 urte izatea eta izena emateko unean bikotearen izena ere ematea. Guztira 50 bikotek hartuko dute parte. Entsaioak astelehen eta asteartetan izango dira, 18:30etan, Urumea ikastolan, Gay Mur eraikinean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!