Kiroldegiko Atxiki taberna irekita dago berriro ere, jabe berriekin. Tabernari kirol giroa eman nahi izan diote jabe berriek eta horretarako kirol aldizkariak eta egunkariak jarri dituzte bezeroen eskura. Telebistan ere kirol saioak ikusteko aukera izango da. Horrez gain Wi-fi sarea jarri dute eta interneten ibili ahal izango da ordenagailu portatila eramanez gero. Pintxoak, eguneko menua eta karta ere izango dira gusto duenarentzat. Kiroldegiko bazkideentzat eskaintza bereziak izango direla ere jakinarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!