Castejonera joateko izena ematea bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 12a, 02:00

Goiz Eguzki zentro sozialak Castejonera irteera antolatu du maiatzaren 24rako. Goizeko 08:00etan aterako dira eta Castejonera iristerakoan, Bardeak eta ingurua bisitatuko dituzte. Bazkaldu Hotel VIlla de Castejón-en egingo dute. Bazkalostean bailea izango da eta iluntzerako Hernanin izango dira. Irteerak 30 euro balio du. Izen ematea bihar arratsaldeko 16:00etan egin behar da. Izen ematearen ondoren, Gandiara egin asmo duten irteeraren berri emango dute, 10 egunekoa. Irteera hau ekainaren 5etik 14ra izango da eta hiru izarretako hotel batean egingo dute egonaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!