Berriak komertziante eta ostalari elkarteak Amorebieta-Zornotzan gertatutako iruzur baten berri eman du ohar batean, eta herriko merkatari eta ostalariei argi ibiltzeko gomendioa luzatu die. Dirudienez, dotore jantzitako gizon bat ibili da liburuak eskaintzen (bata urdina eta bestea gorria), 25 euroan bakoitza. Gizonezkoak esaten omen du derrigorrezkoa dela dendan bi liburu horiek izatea, eta laster Eusko Jaurlaritzako inspektoreak pasako direla konprobatzera. Gizonak dioena gezurra dela azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!