Hernani KE eta Mitxel Kirolak Hernaniko bi taldeek jokatu zuten joan den larunbatean, Gipuzkoako ligan, eta sailkapeneko lehen postua zuten jokoan. Denboraldian hirugarren aldia da bi taldeek elkarren aurka jokatzen dutena eta, aurrekoetan bezala, Hernani KE izan zen irabazle, baina emaitza estuarekin (3-2). Lehen bi jokoak Hernani KEko neskek irabazi zituzten (25-18 eta 26-2), baina hurrengo bi setetan jubenilek partidua berdintzea lortu zuten (18-25 eta 21-25). Azken setean aurrea hartu zuten nagusiek eta 15-9 irabazi zuten.
Gipuzkoako emakumezkoen ligak dezenteko gora-behera izan du aurten, liga hasierako 7 taldeetatik 3k utzi egin baitute. Hernaniko bi taldeek partidu gutxi jokatzeko aukera izan dute, baina larunbatean ikusi zen denboraldi hasieratik mailaz gora egin dutela. Seniorrek jende berri asko dute, baina beteranoei laguntzeko maila dutela ikusi zen. Jubenilek, berriz, bost urte daramazkite boleibolean eta etorkizuna badutela argi geratu zen. Litekeena da liga aurren-bigarren bukatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!