Chillida Lekun pintura lehiaketa izango da maiatzaren 24an, sari interesgarriekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 12a, 02:00

TAMAYO dendak antolatuta, pintura lehiaketa izango da maiatzaren 24an, Chillida Leku museoan. Gaia librea izango da eta parte hartzaileek ez dute sarrerarik ordaindu beharko egun horretan. Lehiaketan 6 urtetik aurrerako artistek parte ahal izango dute eta izena ematea maiatzaren 22a aurretik egin behar da www.tamayo.es web orrian edo Tamayo dendetan: Donostian (Legazpi kalean), Arrasaten (Olarte kalean) edo Ordizian (Amerika kalean).

Maila ezberdinak eta sariak
Haurren kategoria 6 urtetik 8 urte bitartekora izango da, eta adinaren arabera lau taldetan banatu dute kategoria hau. Adinaren arabera 30-60 euroko saria izango dute eta pintura kutxa bat. Kadeteen mailan 9 eta 14 urte bitarteko partehartzaileak izango dira. Hauek ere lau taldetan banatu dituzte eta 100 eta 160 euro arteko sariak izango dituzte, pintura kutxarekin batean. Helduen kategorian 26 urtetik aurrerako parte hartzaileak izango dira. Aurreneko saria 1.500 eurokoa izango da; bigarrena, 900 eurokoa; eta hirugarrena, 600 eurokoa. Saritu guztiek pintura materiala izango dute opari. Gazteen taldean, 15 eta 25 urte arteko parte hartzaileak izango dira. Gune berezi bat izango da kategoria honentzat eta oholak jarriko dituzte, taldeka edo banaka, teknika librean aritzeko. Lehiaketan zehar musika emanaldiak izango dira zuzenean. Informazio gehiago: www.tamayo.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!