UDARAN ezintasunak dituzten adinekoak bolada bat pasa ahal izango dute horretarako prestatuta dauden egoitza ezberdinetan. Ez da lehen urtea Diputazioak ekimen hau antolatzen duela, eta helburua du etxean bizi ohi diren adineko ezinduei egoitza batean bizitzeko aukera ematea, arrazoi bata edo bestea dela, denboraldi jakin batean etxean bizitzen jarraitu ezin dutenean: adineko pertsona horrek etxean bizitzen jarraitzeko bitartekoak jarri behar direlako, edota zaintzaileek atsedena hartu nahi dutelako, esate baterako.
Izena emateko epeak
Aste honetan bertan, ostegunean, bukatuko da epea uztaileko aldi baterako egonaldietan izena emateko. Egonaldiak 15 egun edo hilabetekoak izan ohi dira. Abuztuko egonaldietarako maiatzaren 30a aurretik eman behar da izena eta iraileko egonaldietarako, ekainaren 13a baino lehen. Izena emetako Ongintzako Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan. Ongintza patronatuko telefonoa da: 943 55 78 54.
Plaza mugatuak
Zerbitzu honetako plazak mugatuak dira eta hori dela eta irizpide batzuk jarri dituzte aukeraketa egiteko: dependentzia maila kontuan hartuko da, eta lehentasuna izango dute urteko beste sasoietan egonaldiak egiten dituztenek.
• Izen emateko
azken egunak:
- Uztaileko aldi baterako
egonaldietarako: maiatzak 15.
- Abuztuko aldi baterako
egonaldietarako: maiatzak 30.
-Iraileko aldi baterako
egonaldietarako: ekainak 13.
• Aurkeztu beharrekoa:
- Eskaera orria.
- Egonaldia eskatzen duen pertsonaren karnetaren
fotokopia.
- Egonaldia eskatzen duen pertsonaren eta bere
familiaren diru sarreren egiaztagiria.
-Mediku txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamendua barne).
• Eskatzen dena:
- Ezintasun eta adin aldetik markatutako irizpideak
betetzea.
-Gipuzkoan erroldatua
egotea.
-Eskaria egiten den epe horretan, etxean
laguntzarik ez izatea.
-Eskaria Ongintzako Gizarte Zerbitzuetan egin behar da.
• Kostua:
- Eguneko 14 euro ordainduko dituzte, hilean 548,10 euro edo gutxiago jasotzen dutenek.
- Eguneko 22 euro ordainduko dituzte, hilean 548,10 euro baino gehiago jasotzen dutenek.