HERNANI txukun ari da herri arteko pelota txapelketan. Ostiralean etxean iazko txapelduna izan zen Arrasateren kontra irabazi egin zuen 2 eta 1.
Kadetetan, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeagak 22 eta 4 irabazi zuten. Jubenil mailan 22 eta 2 galdu zuten Ioritz Arrieta eta Aritz Otaegik. Nagusi mailan, Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategik 22 eta 20 irabazi zuten.
Datorren ostiralean Hernaniko pelotariak Arrasatera joango dira ondo mentalizatuta joan beharko dute, Arrasatekoak errebantxa bila joango baitira frontoira. Kontuan hartu behar da Hernanik 2 partidu irabazi beharra dauzkala aurrera egiteko. Hernaniarrak ere ez dira atzean geratuko eta afizioaren babesa klabea izan liteke jardunaldia bereganatzeko. Hori dela eta autobusa antolatuko dute pelotazaleentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!