Kalejira musikatua izan zen atzo Hernaniko kaleetan eta Milagrosa inguruan. Laino goibelek ez zuten euri askorik bota arratsalde partean eta horri esker batukada soinuak entzun ahal ziren kalean, Hernaniko perkusio taldea, Mulambo eta Lakaxito batukada taldeen eskutik. Arratsaldea rap abeslariek, Iban Nikolairen didgeridoo hotsek, kapoeira dantzariek, eta sound systemek osatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!