UDABERRIKO emanaldia izan zen ostiral gauean Biterin. Herriko artista ugari bildu zen taula gainean: sortu berri den Goiz Eguzki abesbatzako kideak Jabier Zubimendiren zuzendaritzapean, aspaldian elkartu gabeko otxotea, Nagore Arraras eta Txaro Unzilla dantzariak, Ania bakarlaria, Musika Eskolako musikariak, Rosa Lujanbio trikitilaria, Imanol Kamio musikaria eta Nuria Barba abeslaria. Biteriko areto nagusia puntaraino bete zen eta txalo zaparradarekin eskertu zituzten herriko artistek erakutsitako abilezia eta ahaleginak. Doinu herrikoiak izan ziren protagonista eta izan zen momentu unkigarrik, izan ere, kontzertu amaieran Bartali abestu baitzuten.