Hernaniko 3 pelotari GRAVN txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 10a, 02:00

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxako pelotari onenek jokatzen dute GRAVN txapelketa eta Hernaniko hiru pelotari ariko dira asteburuan Gipuzkoarekin, Iruñan. Paleta gomaz, jubeniletan, Irati Ugalde eta Aburuzak jokatuko dute Arabako bikotearen aurka, gaur, 10:00etan, Oberena trinketean. Eskuz, 22 urtez azpikoetan, Eñaut Esnaolak jokatuko du Nafarroako pelotariaren aurka, gaur 11:30etan, Mendillorri trinketean. Nagusi mailan, Unai Alvarezek jokatuko du Bizkaiko pelotariaren aurka, bihar, 11:00etan, Mendillorri trinketean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!