Joan den asteburuan Seguran izandako tiraldiarekin bukatu da Lehendakari Saria eta Zeferino Agirre segurarra izan da irabazle, 183 brilarekin. Hernaniarretan lehenengoak Miguel Arrozpide eta Joxe Ugalde gelditu dira, 167na brilarekin. Behin Lehendakari saria bukatuta, bihar hasiko da Gipuzkoako Kopa, Altzako bolatokian. Hiru tiraldikoa izango da: bihar Altzan eta hurrengo asteburuetan Zerainen eta Urnietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!