Apirilaren 27an Udaberri torneoko finala izan zen Anoetako kiroldegian eta hernaniarrek emaitza onak lortu zituzten beste behin ere. Alebinetan taldeka, 2 pilota eta 3 esku hutsik, Urumea T gelditu zen lehen postuan eta Urumea H bigarren. Infantilak taldeka, 5 uztairekin, Hernani GEE gelditu zen lehen postuan. Kategoria berezian, berriz, Naroa Azaldegik erakustaldi ederra egin zuen eta saria lortu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!