BENJAMIN, alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketa izan zen atzo Landaren, eta Hernaniko jokalari gazteek maila bikaina eman zuten. Infantiletan, Hernani A sailkapeneko bigarren geratu zen Ordiziaren atzetik, eta Hernani B ere bigarren izan zen Irunen atzetik. Alebinetan Hernani A izan zen aurrena eta Hernani B hirugarren. Benjaminetan ez zen txapelketarik izan, baina Hernanik Bera Bera eta Atletikoren kontra jokatutako partiduak irabazi egin zituen. Guztira Hernaniko 65 neska mutil aritu ziren atzo errugbian jokatzen, Landaren.