Bideko arriskuei Stop

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 10a, 02:00

Bide heziketa landu dute ikastetxeetan Udaltzaingoaren eskutik. Orain ikasleen marrazkien erakusketa dago Biterin.

Prebentzioa da bide heziketaren ardatz nagusia. Izan ere, istripu gehienak sahiestu daitezke, arreta piska bat jarriz gero. Hori dela eta, ikastaroa egin dute herriko ikastetxeetan eta orain, ikasleek egindako marrazkiekin erakusketa jarri dute Biterin.

Bide heziketari bidea eman

Antolatzaileeen esanetan, bide heziketa pertsonek arriskuaz duten pertzepzioa haunditzera bideratu behar da, batez ere. Izan ere, hori da prebentzio katean lehenengo maila, behar bada garrantzitsuena, istripuen aurretik, bitartean eta ondoren. Istripuen ondorioak gutxiagotzeko modurik onena ´istripurik ez izatea` da.

532 marrazki

Hernaniko Udaltzaingoak urte osoa eman du herriko ikastetxeetan bide heziketa lantzen. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako bi mailatan aritu dira, guztira 1.300 umerekin gutxi gorabehera. Erakusketa lau gairen inguruan antolatu dute: Goazen oinez, Bidaiaria, Bizikletaz eta Istripua, guztira 532 marrazki gutxi gorabehera. Erakusketa hilaren 14ra arte izango da Biterin, arrratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!