Konpostagailua eskuratzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 10a, 02:00

Maiatzaren 15era arte izango da konpostagailua eskatzeko aukera, 943 33 70 39 telefonoan.

hernaniko Ongarri taldeak, etxeetan konposta egitea bultzatu nahi duen taldeak, interesa duten herritarrei konpostagailua lortzeko eman beharreko urratsak azaldu dizkie. Konpostagailuak San Markos mankomunitateak debalde ematen dizkie eskatzen dituztenei eta udaletxean eska daitezke, Ingurugiro Zerbitzuan, udaletxeko 4garren pisuan, goizez. Telefonoz ere egin daiteke eskaria, 943 33 70 39 telefonoan. Eskariak egiteko epea maiatzaren 15ean bukatuko da. Ongarri taldearen helburua da Hernanin konpostagailu kopurua haunditzea. Orain 156 konpostagailu daude eta 300era iritsi nahi dute, «gure inguruan hondakin organikoak birziklatzen aurreratuta dagoen herriaren pare jarriko ginateke horrela, Urnietaren pare, alegia». Herritarrek interesa Ongarri taldeak etxeko konpostaren inguruko erakusketa jarri zuen apirilaren 12an, Plaza Berrin. Azaldu dutenez, erakusketan bertan eta ondorengo egunetan 30 baino gehiago izan dira etxeko konposta egiteko konpostagailua eskatu dutenak, «beste batzuk egunotan ari dira erabakitzen konposta egiten hastea, batzuk bakarka nor bere konpostagailua jarriz, eta beste batzuk taldean, kaleko bloke edo pisuetan bizi diren herritarren kasuan».

Eskerrak

Ongarri taldeak eskerrak eman nahi dizkie apirilaren 12ko erakusketan lagundu zuten guztiei: Txantxangorri elkartea, Argia astekaria eta Antza inprentari, Kollvit enpresa eta herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!