HERNANIK erraz irabazi zuen atzo Zestoaren kontra partidua, 1 eta 4. Zestoak jaitsiera zuen jokoan atzoko partiduan eta fuerte atera ziren zelaira. Hala ere gol aukera gutxi izan ziren eta markagailua hutsean zela bukatu zen aurreneko zatia. Bigarren zatian Zestoakoen nekea nabaria izan zen eta Hernanik aurreneko gola sartzea lortu zuen. Zestoarrek bana berdindu zuten segidan. Ondoren Hernanik beste hiru gol sartu zituen.
Hernaniko golak Javi Gomezek, Anerrek, Sorondok eta Asier Arregik sartu zituzten.
Jubenilek galdu
Jubenilek galdu egin zuten atzo 2-4, Danok bat taldearen kontra jokatutako Euskadiko Kopako partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!