Kiroldegiko Atxiki tabernak ostegunean ireki zituen berriro ere ateak. Tabernak arduradun berriak ditu eta kirol giroa eman nahi diote tabernari. Horretarako kirol aldizkariak eta egunkariak izango dira bertan eta telebistan hainbat kirol saio ikusteko aukera ere izango da. Horrez gain, pintxoak, eguneko menua eta karta eskainiko da. Interneten ibiltzeko Wi-fi sarea ere badago eta kiroldegiko abonatuek eskaintza bereziak izango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!