Etxez etxeko zerbitzua zabaltzea eta Zaharren Egoitzako obrekin jarraitzea zeregin nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 10a, 02:00

Etxez etxeko laguntza zerbitzurako 40.000 euro gehiago izango dira aurrekontuetan.

2008rako Ongintza Patronaturako aurrekontua 7.071.022 eurokoa da, iaz baino 529.968 euro gehiago. Ongintza Patronatuko aurrekontuaren zatirik haundiena patronatuko zerbitzu ezberdinek eramango dute: oinarrizko zerbitzu sozialek, etxez etxeko laguntza zerbitzuak eta Zaharren Egoitzak, esate baterako. Gainera etxez etxeko laguntzarako 40.000 euro gehiagoko partida sartu da emendakin baten bidez, izan ere, herritar ugari dago zerbitzu hau jaso-tzeko zain, eta asmoa da itxaron zerrenda ahal den neurrian murriztea. Inbertsioei dagokienean, aurtengo aurrekontuetan ez dago gauza berri haundirik. Zaharren Egoitza haunditzeko obrekin jarraitzea izango da erronka nagusietako bat, hala ere, obra hauek egiteko partida 2006ko aurrekontuetatik dator.


ONGINTZA AURREKONTUA  (7.071.022 euro):

  • SARRERAK, besteak beste:

- Tasa eta zerbitzuetatik (Zaharren egoitza, Sandiusterri, etxez etxeko laguntza, eguneko zentroa...) 1.332.137 euro.
- Transferentziak (Jaurlaritzatik, Diputaziotik, Udaletxetik ....): 5.733.958 euro.
- (...).

  • GASTUAK, besteak beste:

- Pertsonalean: 3.340.757
- Ondasun arrunt eta zerbitzuetan 
(mantenimendua, jarduera sozio kulturalak, komunikazioa, aseguruak ...) 3.187.829 euro.
- Tranferentziak (diru laguntzak jubilatu
etxerako, oinarrizko zerbitzu soziala, familiak, ) 298.835 euro.
- Inbertsioak: 243.600
- Zaharren Egoitza 125.600 euro.
- Jubilatu Etxea 27.000 euro.
- Administrazioa 92.000 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!