Kirol materiala eskuratu, instalazioak hobetu eta kiroldegiaren azterketa, aurtengo erronka nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 10a, 02:00

Igerileku estaliak haunditzeko obrak ez dira sartu aurrekontuetan. Asmoa da kiroldegiaren inguruko azterketa orokorra egitea, beharrak ikusteko.

KIROLDEGIKO igerileku estaliak haunditzeko proiektua izan da Gobernu taldeak aurkeztutako aurreneko aurrekontutik bigarrenera izan den aldaketarik nabarmenena. Asmoa da kiroldegiaren inguruko azterketa orokor bat egitea, dauden beharrak aztertzeko. Azterketa horretarako 65.000 euroko partida dago aurrekontuetan, inbertsioen atalean. Kirol Patronatuko aurrekontua guztira, 2.515.992 eurokoa da, iaz baino 5.044 euro gutxiago. Kiroldegiko azterketaz gain, inber-tsioen atalean, kiroldegirako materiala erostea eta Zubipe, Landare eta atletismo pista txukuntzeko obrak egitea aurreikusten da. Ereñotzun frontoia jartzeko proiektua egitea ere aurrikusten da atal honetan.


KIROL PATRONATUKO AURREKONTUA  (2.515.992 euro):
  • SARRERAK, besteak beste:
- Tasa eta zerbitzuetatik
(abonuak, ikastaroak..) 825.693 euro.
- Transferentziak (Erakunde ezberdinetatik
etortzen den dirua, Udala, Diputazioa, Kirol Federazioak ...): 1.684.723
- (...).
  • GASTUAK, besteak beste:
- Pertsonalean: 564.485 euro.
- Ondasun arrunt eta zerbitzuetan  (telefonoa, bulego materiala, ura, gasa, instalazioen
konponketak eta mantenimendua...)
1.349.505 euro.
- Tranferentziak (diru laguntzak) 128.785 euro.
- Inbertsioak: 459.789 euro.
- Kiroldegiko frontoiko sarea, gimnasiorako tatamia, kirol gela eta igerileku txikirako
materiala 164.310 euro.
- Gimnasiorako materiala 86.452 euro.
-Kiroldegiaren inguruko azterketa
65.000 euro.
- Zubipe txukuntzeko 29.000 euro.
- Landare txukuntzeko 35.025 euro.
- Atletismoko sarea aldatu eta Ibarluze pabiloiko tuboak aldatzea 45.000 euro.
-Ereñotzuko frontoirako proiektua
35.000 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!