Hernaniko ikastetxe guztietan ematen dute bertsolaritza hezkuntza arautuaren barruan, eta egindako lanaren erakustaldi bat egin zuten 300 ikasle inguruk Biterin, joan den astearte eta asteazkenean. 9-11 urte arteko ikasleak izan ziren taula gainean, eta ale ederrak bota zituzten, Biteriko areto nagusian gainezka zegoen publikoaren gozagarri. Unai Muñoa eta Nagore Soroa irakasleek eman dute bertsolaritza ikasturtean zehar eta beren hitzetan bi helbururekin antolatu dute bukaerako ekitaldi hau: urtean zehar 4 pareta artean egindako lana kanpora atera eta motibazioa bilatzea eta jendeaurrera ateratzeko gaitasuna lantzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!