Kalejira musikatua egitekoa da gaur Hernanin, baina eguraldi txarra agindua dagoenez, atzera bota dute goizeko ekitaldia eta arratsaldekoa bakarrik izango da. Hala ere, arratsaldeko ekitaldia izango da, eguraldi ona bada Tilosetan eta txarra bada Milagrosan. Goizean aritzekoak ziren perkusio taldeak arratsaldean ariko dira. Horiekin batean Iban Nikolai, Rude Kanka eta Ras Miguel, Steppi eta Lagunak, Lakaxito batukada, Ruben Kapoeira, Mulambo eta Mix6T izango dira, 16:00etatik aurrera.
Egitaraua
16:00 Iban Nikolai.
16:20 Rude Kanka eta Ras Miguel
17:20 Hernani Perkusio taldea.
17:35 Steppi eta lagunak.
18:35 Lakaxito batukada.
18:50 Ruben Kapoeira.
19:00 Mulanbo.
19:20 Mix6T