Herri Arteko txapelketa gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 9a, 02:00

Hernanik eta Arrasatek final itxurako kanporaketa jokatuko dute gaur eta datorren asteburuan. Gaur Hernanin izango dira partiduak, gaueko 21:00etatik aurrera: kadete mailan: Eneko Aizpitarte-Markel Lizeaga/Arana-Etxegibel; hernaniarrak izango dira faborito. Jubenil mailan: Ioritz Arrieta-Aritz Otaegi/Bolinaga-Agirregabiria; Arrasateko bikotea izan liteke faborito eta garrantzitsua izan liteke ahalik eta tanto gehiena egitea. Nagusi Mailan Iñaki Esnal-Aitor Gorrotxategi/Axpe-Uribarren; partidu gogorra eta berdindua aurreikusten da. Hernaniko pelota elkarteak eskerrak eman dizkie aurreko asteburuan Hernani animatzera inguratutako guztiei eta dei egin du gaur ere kiroldegira azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!