ATZO mobilizazioak izan ziren Ezker Abertzaleak eta LAB sindikatuak deituta, Ino Galparsoro Arrasateko Alkatea atxilotu izana eta Ezker Abertzalearen kontrako erasoak salatzeko. Auto berak beste hainbat kargu politiko mehatxatzen dituela ere azpimarratu zuten. Autodeterminazio eskubidea ere aldarrikatu zuten. Eguerdian kontzentrazioa izan zen Plazan, LAB sindikatuak deituta, eta arratsaldean manifestazioa Ezker Abertzaleak deituta.