Izotzen azken kontzertua gaur, urtu arte

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 9a, 02:00

Izotz taldeak azken kontzertua emango du gaur, iluntzeko 23:00etan, Atsegindegin. Hogei urteko ibilbidean, jende askok hartu du parte taldean eta horietako asko bilduko dira gaur. Ibilbide guztian, bi lagun izan dira hutsik egin ez dutenak: Pello Gorrotxategi musikari eta kantaria eta Juanbau Larburu Flautis teknikoa.

Kontzertuak
bi parte

Kontzertuak bi parte izango ditu. Lehenengoan, garai bateko taldeak emango du kontzertua: Fray, Pepe, Javi Morcillo, Xabi San Sebastian, Pello Mazizior eta Pello Gorrotxategik. Kontzertuko bigarren zatian, gaur egungo taldeak hartuko du parte: David Etura, Aitor Zabaleta, Denis Ruiz, Angel Ramos, Ruben Soroa eta Pello Gorrotxategik. Aldi bakoitzean, taldeak garai hortan jo izan dituen kantak entzun ahal izango dira eta aldez aurretik zenbait proiekzio izango dira argazkiekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!