Hernani puntu premian den Zestoaren etxera joango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 10a, 02:00

Hernaniarrek zer galdu eta zer irabazi haundirik ez dute dagoeneko, eta Zestoak hori baliatu nahiko du. Gaur 16:00etan.

Hernanik eta Zestoak jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan, Zestoako Iraeta zelaian. Ligako 32garren jardunaldia izango da gaurkoa eta bi taldeek oso egoera desberdinean egingo diote aurre partiduari: hernaniarrek ez dute ezer jokoan, sailkapen erdi aldean baitaude, gora nahiz beherako arriskurik gabe. Zestoa, ordea, azken aurrena dijoa sailkapenean eta liga bukatzeko geratzen diren azken hiru partiduetan hil ala bizi jokatuko du.

Liga erabakitzeko
Gorengo mailan hiru talde daude hirugarren mailara igotzeko borrokan. Ordizia dijoa lider 64 punturekin eta hiru puntura ditu Real Union B eta Trintxerpe taldeak. Hiru jardunalditan asko dago beraz jokoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!