DATORREN astelehenetik aurrera hileta egunetan Gudarien plazan aparkatzeko aukera izango da, arratsaldeko 18:45etatik 20:00etara, plazara sartu eta eskubi aldera, Udaletxe eta Eliza atariko aldea libre utzita. Halaxe erabaki du Udalak, alkatetzatik Kronikara bidalitako ohar batean adierazi dutenez. Udalak eskariak jaso ditu, hileta egunetan erdigunean aparkatzeko izaten diren arazoak direla eta, plazan kotxeak aparkatzen uzteko. Eskaerari baiezkoa eman dio Udalak, baina argi utzi nahi izan du, auto kopuru bat bakarrik utziko dutela sartzen eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera kotxeren bat geratzen bada, isuna jarriko zaiola: «aurrerantzean beraz aukera hori hor dagoela jakinarazi nahi diegu hernaniar guztiei, baina baita mugak zeintzuk diren ere, eta horietan zorrotzak izango garela».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!