Ezker Abertzaleak manifestazioa deitu du gaur, Salbuespen Egoera Stop, Euskal Herria Kalera lemarekin. «Ezker Abertzalea jasaten ari den erasoa» salatu nahi dute eta autodeterminazioa aldarrikatu. Gaur, 20:00etan, Gudarien Plazan. Bestalde, LAB sindikatuak deituta, kontzentrazioa izango da 12:00etatik 12:15etara, Gudarien Plazan, Euskal Herriak Autodeterminazioa, errepresiorik ez!! lemarekin. LABek salatu du Ina Galparsoro Arrasateko alkatea kartzelaratu izana eta Garzon ez dela horretan geratu ere badio «auto berean herriak hautatutako beste pertsonak mehatxatzen ditu». Egoera honen aurrean geldirik ezin dela gelditu eta, ezker abertzaleak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du LABek eta kontzentrazioa ere deitu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!