Gobernu Batzarra bilduko da gaur 14:00etan Udaletxean. Erabakitzeko puntuen artean La Cumbre berrurbanizatzeko proiektuaren bigarren fasea adjudikatzea dago. Horrez gain, Ertzaintza komisaldegi aurreko rotondatik Urbieta kale arterako bide gorriaren proiektua adjudikatzea ere aztertuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!