Goiko kategorian jokatzeko maila duela erakutsi du boleiboleko lehen taldeak

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 8a, 02:00

Aurreko asteburuan jokatu dute igoera fasea eta hirugarren postuan bukatu dute. Federazioak gonbidatuta mailaz igotzeko aukera du Hernanik, baina zalantzak ditu taldeak.

Joan den asteburuan jokatu zuen Hernaniko mutilen taldeak igoera fasea Vigon, eta hirugarren bukatu zuten. Estatuko lehen mailara igotzeko postu bakarra zegoen jokoan eta Sporting Soria taldeak lortu du txartela. Aurten, ordea, bi postu gehiago ere egon litezke lehen mailan eta bi eta hirugarren geratu diren taldeek Federazioaren gonbidapena jaso lezakete, Vigo Valeri Karpin eta EHU Hernanik, hain zuzen ere. Gonbidapen honen zain, Hernanik zalantzak ditu lehen mailan jokatu edo ez, baina liga gaur egungo eskeman mantentzen bada, uko egingo diote igotzeari «Galiziara 7 edo 8 bidaia egin behar baitira eta horretarako diru eta denbora asko behar da eta ez bata eta ez bestea ez ditu soberan klubak».

Euskadiko Liga
Hernaniarrek uste dute bidaia eta gastuei erreparatuta, beren neurriko txapelketa Euskal Liga dela, orain artean jokatzen aritu direna. Kirol mailari dagokionean, ordea, mailaz igotzeko txapelketa gogorragoa jokatu behar dela ere badaki Hernaniko klubak. Eta txapelketa honek erakutsi du gaur egungo taldeak estatuko lehen mailan jokatzeko aukera baduela. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!