Udaberriko kontzertua ostiralean Biterin, herriko abeslari eta musikari ugariren parte hartzearekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 7a, 02:00

Udaberriko Kontzertua izenarekin, kontzertua izango da etzi ostirala, Biteri kultur etxean, iluntzeko 21:00etan. Herriko kantari eta musikari ugarik hartuko dute parte kontzertuan. Goiz Eguzki abesbatzaren kontzertua izango da oinarria, taula gaineko 2garren kontzertua emango baitute. Oraindik abesbatza berria izaki, errepertorio oso zabala ez dute, eta herriko beste zenbait musikari, kantari eta dantzariren laguntza izango dute. La Bella Lola, Zazpi oihal batetik, Gaua da nagusi, Bartali eta Maritxu nora zoaz izango dira Goiz Eguzki abesbatzak eskainiko dituen obrak.

Talde zabala
Etziko kontzertuan, Rosa Lujanbio ariko da trikitixa jotzen; Ania Bakarlariak pare bat kanta kantatuko ditu; Nuria Barba abeslaria eta Imanol Kamio ere izango dira, azken hau pianoa jotzen; Otxoteak ere kantatuko du: 43 urtean kantatu gabe egon ondoren, urtebete daramakite entsaiatzen eta zenbait abesti kantatuko dituzte etzi Biterin; Txaro Unzilla eta Nagore Arraras dantzariak ere ariko dira Txarok osatutako koreografia dantzatzen; Musika Eskolako txistulariak ere bertan izango dira.

Abenduan debekatutakoa
Goiz Eguzki abesbatzak emango duen kontzertuari gehituko zaizkion emanaldiak, abenduan kiroldegian egitekoa zen eta Grande Marlaska epaileak debekatu zituen ekitaldirako prestatutakoak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!