Bertso jaialdia bihar eta etzi, ikastetxeetako haurren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 5a, 02:00

Bihar eta etzi, hilak 6 eta 7, bertso jaialdia izango da Biteri kultur etxean, eta protagonista Hernaniko ikastetxeetako haurrak izango dira. Urte guztian aritu dira eskola orduetan bertsolaritza lantzen, eta bihar eta etzi dute asmoa ikasitakoa jende aurrean erakusteko. Jaialdiak, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!