Ostiralean Peña Otaño elkarteko kide eta lagunak afari eder baten bueltan bildu eta aurtengo mus txapelketako sariak banatu zituzten. Aurtengo txapeldunak Eugenio Belategi eta Angel Garmendia izan dira; txapeldunordeak, berriz, Jose Mari Arrieta Txiflo eta Jose Manuel Errazkin Otsua, eta hirugarren saria Manolo Capdequi eta Bixente Goikoetxeak eraman zuten. Giro ederrean ospatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!