Ereñotzuko Ur-Mia elkartean urteko afaria egin zuten larunbatean eta aurtengo mus txapelketako sariak eman zituzten. Aurtengo txapelak Patxi Elorzak eta Jose Manuel Iraolak irabazi zituzten; Aritz Zerain eta Ibon Miner bigarren postuan geratu ziren; hirugarrenean, Joxean Santa Kruz eta Gregorio Santa Kruz, eta laugarrenean, Mikel Otegi eta Xabi Lazarra. Jende asko bildu zen elkartera eta giro ederra izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!