Datorren igandera arte izango da Liburu Azoka Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 5a, 02:00

Joan den ostegunean ireki zuten azoka eta datorren igandera arte izango da zabalik. Azokara hurbildu den jendearen interesa azpimarratu dute saltzaileek.

Jendea bildu zen atzo Atsegindegira, ostegunaz geroztik dagoen Liburu Azokara. Gustu guztietako liburuak daude bertan, heldu zein umeentzat. Datorren igandera arte izango da azoka Hernanin, beraz, jendeak patxadaz saltseatzeko aukera badu oraindik.

Jendeak interesa du

Postuetako jendearen arabera, jendea bildu da azokara egun hauetan, batez ere lehenengo egunetan, ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, zubia eta eguraldia medio, ez zen jende asko izan, baina atzo berriz mugimendua sumatzen zen. Antolatzaileak gustura daude eta diotenez, antzematen da jendeak interesa duela.

Beste astebete

Orain arte aukerarik izan ez duena oraindik garaiz dabil azokara hurbiltzeko, beste astebetez, igandera arte, herrian izango baita azoka. Ordutegia honakoa da: goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara.

Aukera zabala

20tik gora postu jarri dituzte liburudenda, banatzaile eta udalen artean, besteak beste, Elkar liburu eta diska bana-tzaileak, Txalaparta eta Erein argitaletxeek eta umeentzako materiala egiten duen Ttarttalo argitaletxeak. Azoka ibiltaria Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatu du eta Udalaren laguntzaz jarri dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!