Atzo Zeberio IIak eta Etxabek lasai arraio irabazi zieten Iñigo eta Lizasori, nahiz eta emaitza, 40-35, itxuraz justu samarra izan. Bestalde, biharko estelarrean Matxin III eta Etxeberria III ariko dira Altuna II eta Olazarren kontra. Aurretik Zalakain eta Etxezabal ariko dira Ibarzabal eta Baleztenaren kontra; eta estelarraren ondoren, Etxeberria IV eta Agirrezabala ariko dira Matxin IV eta Aizpurua IIren kontra. Jaialdia Galarretan,16:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!