JOCC-Zikuñako Ama elkarteak mendi bizikleta irteera egingo du igandean, aurrekoaren arrakasta ikusita. Ibilbidea da: Hernani-Andoain-Besabi-Ereñotzu-Hernani (aukera dago Olazarrera jaisteko ere). Guztira 35 kilometroko ibilia da, bi ordu eta erdi ingurukoa. Parte hartu nahi dutenak irteerara azaldu igandean, 09:00etan, Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!