EHU-UPV Hernanik partidu garrantzitsua du gaur, Vigon, Soria taldearen aurka, eta irabazten badu aukera asko izan ditzake datorren urtean Espainiako ligan jokatzeko. Hernanik igoera faseko 4 partidutik 2 irabazi ditu (Noia eta Jovellanosen kontra) eta beste 2 galdu (Errioxa eta Valery Karpinen kontra); fasean hirugarren dijoa. Soria bigarren dijoa eta gaur irabazten duenak lortuko du bigarren postua. Guztira sei talde ari dira igoera fasea jokatzen, eta fasea irabazten duena ziur igoko da mailaz. Bigarrenak aukerak izango ditu, eta hirugarrenak ere bai, baina gutxiago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!